Leiho azpian / Sous ta fenêtre

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ezin dugu nahi bezala lanik egin, beraz publikoa, zu, topatzeko moduak asmatzen gabiltza egun ditugun segurtasun neurriak errespetatuz. Maiatzaren lehenerako leiho azpira artista bat gonbidatzea proposatu genizun. Galdetegi bat bete behar zenuen sorpresa artistiko bat nahi izanez gero, sorkuntza lan txiki bat, 5 eta 10 minutu artekoa.

Ederra izan zen maiatzaren 1eko esperientzia, harrera beroa jaso genuen bisitatu genituen etxe guztietan, horregatik laster izango duzue edizio berrien berri. Argazki galeria ederra kontsulta dezakezue gure Facebookean.

Kaleak aske izan daitezen eta gu, aske gure kaleetan.

Nous ne pouvons pas travailler comme d’habitude donc nous inventons des formules pour rencontrer le public tout en respectant les mesures sanitaires en place. Pour le 1er mai nous vous avons proposé d’inviter un artiste sous votre fenêtre. Pour avoir une surprise, un acte artistique entre 5 et 10 minutes.

L’expérience a été superbe et c’est pour ça que nous reviendrons bientôt pour des nouvelles éditions. Vous pouvez consulter une belle galérie d’images sur notre Facebook.

Pour que les rues soient libres et nous, libres dans nos rues !

%d blogueurs aiment cette page :